Sarrienako partida Ernesto Valverderen mutilek denboraldiaren aurretik jokatuko duten hirugarren lagunartekoa izango da. Aurretik, Huesca eta Girondins izango ditu arerio klub bilbotarrak. Liga abuztuaren 21ean hasiko du Athleticek, El Molinon futbol-zelaian; izan ere, Sarrienan bezala, orduan ere Gijongo Sportingegaz jokatuko du.