Nintendoren jokoan, kalera atera eta pokemonak ehizatu beharra dago; izaki horiek aleatorioki agertzen dira munduko edozein lekutan. Hala, Arteako zinemen sarreraren ondoan Pokegune bat dagoela baliatuta, amu-moduluak aktibatuko dituzte, pokemon nahikotsu hara hurbiltzeko.
Merkataritza-guneak gura duten jokalari denei gonbidapena egin die topaketan parte hartu eta euren sakelako telefonoan batutako pokemon kopuruak handitu ditzaten. Gogorarazi dutenez, jokoan seinaleztatutako pokeguneetatik pasatzea erabat garrantzitsua da Pokemon Goren jokalarientzat bertan Poke Balls izeneko tresnez jabetzeko; bitarteko horien bidez 150 pokemonak ehiza daitezke.