Hitzarmen horrek hainbat nobedade ekarriko ditu leioaztarren eta administrazioaren mesederako. Udaletxera edo Gaztelubideko bulegora erroldatzera edo helbide aldaketa bat egitera doan edozein leioaztar momentu berean ibilgailuko helbidea ere alda dezake. Era berean, gidatzeko baimenean agertzen den helbidea aldatzea ere egin dezake udaletxean.
Horretaz gainera, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak bere datu-baseko sarbidea emango dio Udalari, Udal Ekonomi Arloari eta Segurtasun Sailari laguntzeko. Horrela, adibidez Udaltzaingoak online ikus ditzake Trafikon erregistraturik dauden ibilgailuen datu guztiak, aurrekariak ikusteko aukera emanez, titularraren informazioa jaso, zigiluak, bahiturak, ibilgailuen azterketa teknikoak, gidariaren baimenak, karnetaren puntuak…