Carlton hotela hartuko dute Arte Ederretako ikasleen lanek

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 18a, 11:17

Ivan Chacon, Elena Sierra eta Sebas Velasco, iazko edizioaren irabazleak. © ARANZAZU HOTELES

EHUko Arte Ederren Fakultateko 30 ikaslek beren artelanak erakutsiko dituzte Bilboko Carlton hoteleko sarreran datorren zapatutik, abuztuak 20, irailaren 4ra arte. Izan ere, hotelak arte-lehiaketaren seigarren edizioa antolatu eta hiru artelan saritzeko konpromiso hartu du; epaimahai batek irailaren 15ean jakinaraziko ditu epaimahaiak irabazleen izenak. Hiru lan horiek Hotel Carltonen ondorera pasatuko dira eta egileek 3.000, 2.000 eta 1.000 euro irabaziko dituzte, hurrenez hurren.

Honako hauek dira Leioako campuseko zentroaren parte hartzaileak, EHUk zabaldutako ordenan: Jesus Domingo Peña, Inma Peña Fernandez, Sara Elisabet Gimeno Martinez, Pablo Abril Sanchez, Lexuri Pardo Altzibar, Adrian Cortadi Camara, Elena Sierra Garcia, Xabier Goikoetxeta Garcia, Ander Gomez Miranda, Manuel Moral Vidal, Raul Gancedo Montalvo, Jorge Gimeno Muro, Fernando Villena Irigolas, Ainhoa Colorado Cobos, Aritz Muguerza Horas, Raquel Miranda Perez, Joana Etxebarria Akaiturri, Luis Olaso Garralda, Pablo Zabala Arana, Pedro Bella Hernandez, Ivan Chacon Villota, Amaya Suberviola Garcia, Paula Martinez Dominguez, Maria Casanueva Lopez, Ximon Aguirre Izco, Leticia Gaspar Garcia, Nagore Amenabarro Irastorza, Ander Etxaniz Altube, Iñigo Fernandez de Pinedo Eguiluz eta Mikel Del Rio Moran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun