Leioaztarrak nagusi aurresku-txapelketetan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 6a, 12:48

© LEIOAKO UDALA

Beste behin ere leioaztarrak nagusi izan ziren domekan Ondizko jaietan jokatutako aurresku txapelketetan. Haizea Hormaetxea dantzari leioaztarrak irabazi zuen Emakumezkoen IX. Lehiaketa, eta Irati Merino (Gallarta) gaztetxoen mailan. Bestalde, Josu Marcos leioaztarrak 56. Bizkaiko Aurresku txapelketaren irabazlea izan zen gaztetxoen mailan, nagusietan Ander Garitaonaindia (Portugalete) izan zelarik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun