Leioa Watepolo martxan dago berriro

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 7a, 13:13

Aida Bartolome barik moldatu beharko da aurten Leioa Waterpologaz. © BIZKAIALDE

Leioa Waterpolo taldea entrenamenduetan murgilduta dago, daborduko. Izan ere, datorren urriaren 22an hasiko du klubak bere zazpigarren denboraldia emakumezkoen Lehen Mailako Ligan, Waterpolo 98'02 nafarraren derbia jokatuz. Leioaztarrak ahaleginduko dira iazko marka gainditzen, baina ez dute erraz izango pasa den denboraldiko hirugarren postu historikoa hobetzea.

Taldeak hutsune garrantzitsua izango du, Aida Bartolome golegile nagusiak kluba utzi eta Bordeleko Union Saint-Brunogaz Frantziako Txapeldunen Liga jokatuko baitu. Halere, Jon Lopez entrenatzaileak ez ditu aldatuko Leioaren planak eta hutsuneak betetzeko harrobiaren aldeko apustu sendoa egiten segituko du, eskolatik jokalari gehiago igoz, kanpoko fitxaketa barik. Horrek gaztetuko du gehiago taldeko adina. Denboraldiaren aurretik, lagunarteko hamar partida jokatuko dituzte leioaztarrek, tartean Askartzako Gabon Kopakoak.

Leioa Waterpoloren jokalariak

Ane Jaime (2000).

Uxue Hernandez (2000).

Paula Unzueta (1995).

Leire Fernandez (2001).

Irati Linares (1996).

Vanesa Freire (kapitaina) (1981).

Ane Basauri (1991).

Marta Monleon (1988).

Marta Jaime  (2000).

Leire Sarasola (1989).

Virginia Cobos (1992).

Ane Garcia  (2000).

Ainhoa Argarate (1991).

Naia Fernandez  (2001).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun