Esnatu Leioak eta Leioako Ahal Duguk antolatuta, "Panamako paperei" buruzko mahainguruan parte hartuko du eguazten honetan, irailak 7, Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetariak. "Los papeles de Panama. Nexos con Euskal Herria" izenburupean, 18:30ean izango da solasaldia, Esnatu Leioaren egoitzan (Iturribide, 13).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!