Zergadunari erraztasunak emateko, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, ordaintzeko azalpen denakaz, indarrean dagoen Zerga bilketa Araudiko 12. artikuluak ezartzen duen arabera. "Zergari dagozkion inprimakiak ez jasotzeak ez du ordaintzeko beharretik salbuesten. Beraz, jasotzen ez dutenek Leioako Udalaren Ogasun eta Ondare Sailagaz harremanetan jarri beharko dute, kopia bat egiteko", gaineratu dutenez.
Ordaintzeko hainbat aukera dago: finantza-entitateen bidez (kutxak eta banketxeak), Udaleko diru-bilketa sailean, zergazko posta-igorpenaz edota www.euskadi.eus ordainketa-pasabidearen bitartez.