Aurten, irteera, Sakoneta kiroldegian egingo dute, goizeko 11:00etan; eta materialen banaketa 10:45ean. Baina, akabua, Ondiz baselizaren ondoan izango da. Lehenago Leioako toki hauetatik igaroko dira partaideak: Mendibile, Santimami, Ikea, Estartetxe eta Pinosolo parkea. Bidean, urdin kolorezko zebra batzuk ikusiko dituzte ibiltariek, lurrean margotuta. "Galtzen bazara martxaren norabidea emango dizute, buruak norabidea markatzen baitu", argitu dute antolatzaileek.
Azaldu dutenez, "sarreran banatuko diren iradokizun-orriak betetzera animatzen zaituztegu. Zuen iritzi, proposamen eta ideiak partekatuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pausu. Ibilbidean zehar bete eta zinegotziek eramango dituzten 'zinegotxiletan' sar ditzakezue, gero Udalera bideratzeko". Twitter-en mezuak idatzi edo argazkiak eskegi gura dituztenek #leioaoin traola erabili ahal izango dute.