Domekara arte dago epea Leioako padel-ikastaroetan izena emateko

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 10:21

Torresoloko hainbat jokalari. © BIZKAIKO PADEL LIGA

Torresoloko padel ikastaroetan inskripzioa egiteko epea zabalik dago, pertsona ororentzat, domekara arte, hilaren 25era arte. Leioako Udal Kirol Instalazioak (UKI) erakundetik gogorarazi dutenez, izen-ematea Torresolon bertan egin beharra dago. Ikastaro eta prezioei buruzko informazioa webgunean topa daiteke. Argibide gehiagorako 946 004 475 telefonora edo torresolo@emtesport.com posta elektronikora jo daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun