Talabarte hirukote paregabea da; Galiziako musika eszenako hiru "pisu astunek" osatzen dute: Pedro Pascual (akordeoi diatonikoa), Kim García (kontrabaxua) eta Quim Farinha (biolina). Berrogüetto, Marful edo Susana Seivane Grupo bezalako bandetatik datoz. Formatu akustikoko folk garaikideko proiektu berri honetan batu dira hirurak.
"Anotación nº 7" lanari dagokionez, dantza-garaikideko ikuskizuna da, bideo proiekzio eta pertsona desberdinei eginiko elkarrizketen edukiak dituena.