Bi ikertzaileri Aaiunera sartzea eragotzi izana gaitzetsi du EHUk

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 12a, 13:23

"Inpunitatearen eta gezurarren aurka, elkarrekin" goiburupean Aaiunen astelehenean hasi ziren jardunaldietan parte hartzekoak ziren Carlos Martin Beristain eta Gloria Guzman EHUko ikertzaileak eta Arantza Chacon Saharako emakumeen babeserako euskal sareko kidea, baina ez ziren Aaiunera heldu. Domekan kanporatu egin zituen Marokok hirurak. Hori dela-eta, EHUko errektoretza taldeak ere oharra atera zuen atzo gertatutakoa salatzeko.

"Sostengua" adierazi zien erakundeei eta elkartasuna azaldu pertsonei. EHUk "aintzatespena aitortu gura dio Hegoa eta bestelako erakundeek Mendebal Saharan giza eskubideen defentsan egunetik egunera egiten duten lanari".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun