Antolatzaileek gogorarazi dutenez, "bizikidetzarako jardunaldia da, eta Leioa Waterpolo taldeko kide guztiak bertan egotea gura dugu, denboraldi honetan hasi berri diren 6 urteko txikietatik hasi, eta beteranoak arte, baita horien gurasoak, senideak, lagunak eta abarrak ere". Festa 12:00etan hasiko da, umeentzako jolasakaz. 13:30ean, taldeak aurkeztu, eta argazki ofiziala egingo dute. Ondoren, 14:30ean, paella herrikoia egingo da; txartelak aurretik eros daitezke Sakonetako 1. solairuan. Helduentzako menuaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta haurrentzakoa, aldiz, 12 eurokoa.
Arrastian ere hamaika jarduera izango da, hala nola, herri-kirolak (17:00etan); Dj-saioa (18:00etan) eta mokadua eta txosnaren irekiera (19:00etan). Zozketa, ostera, 20:30ean egingo dute. Jaia 22:00etan amaituko da.