Bitartean, denboraldi berria estreinatuko dute Askartzaren taldeek aste-akabu honetan. Zapatuan, Caballa kluba hartuko dute gizonezkoek etxean, 18:00etan, Estatuko 1. Mailan. Aurretik, klubeko kimuek lagunarteko partida jokatuko dute 15:30ean. Eguna biribiltzeko bigarren taldeak Donostiaren aurka lehiatuko da, etxean ere, Donostiaren aurka, Euskal Herriko 1. Mailako partidan. Aste-akabuko azken partida jokatuko dute Askartzako emakumeek, Sestaon, Euskal Herriko 1. Mailako Ligan.