Aurreikusita dagoen hurrengo kanpaina azaroaren 7tik 13ra izango da, eta gidatzerakoan izaten diren distrazioetan oinarrituko da, hau da, GPSaren erabilera, telefonoa, irratia…
Leioako Udaltzaingoak urtero honelako hainbat kanpaina egiten ditu udalerrian. 2015ean, berbarako, 14 kanpaina egin zituen: besteak beste, alkoholaren eraginpean gidatzen duten lagunak harrapatzekoak, oinezkoen harrapatzeak saihestekoak eta dokumentazio zein segurtasun-gailuen kontrolak.