Agurtzane Intxaurragak zuzenduriko ikuskizun honek Federico García Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" lan ospetsuan oinarrituta dago, bi ahizpen arteko harremanean alegia, non Itziar Ituño eta Miren Gojenolak antzezle arituko dira Agurtzane Intxaurragagaz batera. Hika Teatroa konpainia beteranoak ohiko ildo estetikoa mantentzen du, gatazka, zirrara, umore eta poesiaren arteko nahaste erakargarria eskainiz.