Gehienbat erabilera industriala duten eraikinek (%62) osatzen dute eremu hori. Gainerako %38a merkataritzarako eta bulegoetarako erabiltzen da. Bertoko planeamendua aldatu gura dute merkataritza-guneak, bulegoak eta abarrak egin ahal izateko. Udal arduradunen berbetan, "gune lasaiago bat sortuko genuke".