Gazte-inkesta egiten dabil Leioako Ernai

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 24a, 10:55
"Bagoaz Leioa berria eraikitzera" goiburupean sortu du Leioan gazte-inkesta bertoko Ernaik. "Gazte leioztar gehienen iritzia entzun, irakurri eta konpartitzea" da ekimen horren helburua, sustatzaileek adierazi dutenez. "Hiru minututan egiten den inkesta da, eta bertan hainbat gaitaz galdetzen dugu. Leioan egon daitezken korapilo batzuen inguruan jakin mina dugu Eta gazteriak izan ditzakeen sentsazioak ezagutzeko nahia ere", azaldu dute. Internet bidez egin daiteke.

Inkesta hau irailean abiatu zuen Leioako Ernaik eta azaroa dauka helmuga. Inkesta irakurri, eta datuak aztertu ondoren, emaitzakaz diagnostiko bat garatuko dute, "Leioa berri bat eraikiko dugulako".

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun