Athletic Herriz Herri ekimenaren asmoa da txikienentzat gozatzeko jolas-gunea sortzea, futbolaren balio nagusiena jokoa dela azpimarratu eta irudi profesionaletik aldentzeko. Era berean, jarduera bakoitzean, oro har kirolak, eta bereziki Athleticek irudikatzen dituen baloreak nabarmentzen dira, berbarako, adiskidetasuna, elkarlana, ahaleginaren kultura edota ezberdinarekiko errespetua.
Leioako ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Ricardo Mendiguren Athletic Fundazioaren zuzendariak, Mari Carmen Urbieta alkateak, Iban Rodriguez lehen alkateordeak eta Estibaliz Bilbao, Kultur zinegotziak.
