Leioan jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo kanporaketa

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 27a, 10:00

Arrate Illaro eta Eneko Abasolo Sestaoko saioan. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Zapatuan, urriak 29, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udagoieneko Fasearen laugarren kanporaketa. Hitzordua Kultur Leioako auditoriumean ipini dute, 17:30ean. Bertan, eskualdeko bertsolaririk ez da izango, baina bertsoaldi ederrak entzuteko aukera izango da.

Protagonistak honako hauek izango dira: Ibon Ajuriagojeaskoa, Txaber Altube, Joseba Artza, Joseba Barandiaran, Ander Elortegi eta Mikel Goiriena. Euretatik batek txartel zuzena lortuko du finalaurrekoetarako. Sarrerak Bertsosarrerak.eus atarian edo Kultur Leioan bertan eskura daitezke.

Aurretik, Eneko Abasolo "Abarkas"-ek irabazi zuen Sestaoko saioan eta Beñat Ugartetxeak Igorren.

Osterantzean, jokatutako hiru kanporaketen ostean, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kideek ez dute sailkatzea lortu oraindino, eta Zaldibarreko saiora arte itxaron beharko dute puntu nahikorik duten jakiteko. Imanol Uriak erraz dauka sailkatzea, eta Arrate Illarok eta Peru Vidalek, ostera, gaitzago.

Udagoieneko Fasearen Sailkapena

Hurrengo fasera zuzenean sailkatuak:

  • Miren Amuriza Plaza (Mungiako saioan irabazlea, 531 puntu)
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' (Sestaoko saioan irabazlea, 447 puntu)
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Igorre saioan irabazlea, 487 puntu)
  • Leioako irabazlea
  • Zaldibarko irabazlea
  • Jone Uria Albizuri (Aurreko edizioren batean finalista)
  • Oihana Bartra Arenas (Aurreko edizioren batean finalista)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Aurreko edizioren batean finalista)
  • Xabat Galletebeitia Abaroa (Aurreko edizioren batean finalista)
  • Etxahun Lekue Etxebarria (Aurreko edizioren batean finalista)

Hurrengo fasera behin-behinean sailkatuak, puntuen arabera:

  • Aitor Bizkarra Ruiz, 474,50 puntu
  • Imanol Uria Albizuri, 446
  • Julen Erezuma Arzanegi, 444
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia, 440
  • Malen Amenabar Larrañaga, 437,50
  • Arrate Illaro Etxebarria, 431
  • Peru Vidal Gurrutxaga, 426
  • Aissa Intxausti Aburruza, 422,50

Hurrengo fasetik kanpo geratu direnak, puntuen arabera:

  • Mikel Retolaza Etxebarria, 414,50
  • Asier Galarza Garai, 411,50
  • Inazio Vidal Gurrutxaga, 409
  • Josu Gotzon Landeta Egurrola, 405
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga, 385
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal, 382
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra, 326

Abesteko falta direnak:

  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Leioa)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Leioa)
  • Joseba Artza Zubillaga (Leioa)
  • Joseba Barandiaran Andueza (Leioa)
  • Ander Elortegi Garatea (Leioa)
  • Mikel Goiriena Larrazabal (Leioa)
  • Eneko Arrate Sololuze (Zaldibar)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Zaldibar)
  • Igor Menika Bengoetxea (Zaldibar)
  • Peio Ormazabal Villanueva (Zaldibar)
  • Beñat Romero Maguregi (Zaldibar)
  • Beñat Vidal Gurrutxaga (Zaldibar)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun