60ko hamarkadan kokatuta, istorio magiko eta hunkigarria eratzen du helduentzat, eta kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betea umeentzat.
Sinopsia
Tarak etxaldean igarotzen ditu udak, izarrei begira eta astronauta izatea amesten. Mundua espazio-lasterketan murgilduta dagoen bitartean, bera liluratuta bizi da aitita zorrotzak kontatzen dizkion istorioakaz. Baina aitita desagertu egiten da eta bere bizitzako misiorik garrantzitsuenari ekiten dio: ilargiaren patua salbatzea antzar-saldo bitxi baten laguntzagaz. Antzerkia, mapping-a eta animazioko zinea uztartzen dituen ikuskizun harrigarria, 60ko hamarkadan kokatuta, istorio magiko eta hunkigarria eratzen duena helduentzat, eta kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betea umeentzat.