Zapaturako, urriak 29, mikologia-irteera antolatu dute, kontsumorako perretxikoak batu eta sailkatzeko.
Domekan bukatuko da Mikologia Astea Boulevard-en egingo den perretxiko erakusketagaz. Gainera, beste jarduera batzuk ere izango dira, hala nola, artisau-perretxikoen erakusketa, bonsaiena, fosilena, mineralena, landareena eta naturari buruzkoa. Egitaraua borobiltzeko, perretxikoak dastatzeko aukera egongo da, eta haurrentzako perretxiko lehiaketa ere bai.