Txakolibier jaiaren laugarren edizioa antolatu du Mendibilek

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 28a, 16:00

Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzak, Mendibile Jauregiak, Txakolibier Jaiaren laugarren edizioa egingo du urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean. Batetik, Alemaniako zein Euskal Herriko produktu gastronomikoak dastatzeko aukera emango du ospakizunak. Bestetik, erakusketak, dastaketak, umeentzako jolasak zein ikuskizunak, herri-kirolak, herri-musika eta pop-rock kontzertuak egongo dira Mendibilen.

Aurtengo Txakolibier Jaia abiatzeko brindisa zapatuan egingo dute, 14:00etan; bertan egongo dira Udalaren, Aldundiaren eta Kontseilu Arautzailearen ordezkariak.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun