Hiru baselizen herri-ibilbidea, Leioan, domekan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 27a, 17:19

Pasa den apirilean abiatutako 40. urteurreneko ospakizunakaz aurrera segitzen du Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak. Hala, domeka honetan, hilak 30, Leioako hiru ermiten ibilbideari ekingo diote kirolzaleek, laugarren urtez. Izen-ematea egun berean egin ahal izango da Leioako Boulevarden, 09:00etatik aurrera; herri-ekimena 09:30ean abiatu arte.

15 kilometroko ibilbidea osatu eta Ondiz, Santimami eta San Bartolometik igaro ondoren, indarrak berreskuratzeko aukera izango dute 12:30ean parte-hartzaileek, txitxi-burruntzia janez. Gainera, opariak egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun