Bilbon jaio zen Sopelana, eta, amnistiaren aldeko mobilizazioetan hainbat aldiz atxilotua izan ostean, ETApm-k Javier Ruiperez politikaria aske uztearen truke atera zuten kartzelatik, beste hainbat presoakaz batera. Erbestean egon zen geroztik, abuztuan itzuli arte. Dozenaka lagunek egin zioten ondoetorria Gurutzetako ospitaleko atarian.
Sopelanaren itzuleraren harira, iheslari eta errefuxiatuen egoera salatu zuen Sarek. Adierazi zuen haiek ere badutela osasunerako eskubidea, baina azaldu zuen egun duten "testuinguru juridikoaren eta jazarpenaren ondorioz" traba asko dituztela, eta eskubide hori ere etengabe urratzen zaiela.
Bi libururen egilea
Txapalarta argitaletxearekin hainbat liburu argitaratu zituen Sopelanak: "Los ejércitos de Terracota" (2013) eta "Los contrabandistas del Bidasoa" (2000). Andoni Sopelanaren semea zen; 1946an Mola jeneralaren omenezko estatua lehertu zutenetako bat zen Andoni Sopelana.