Euren etxeetan hartuko dituzten Betikoko ikasleen sendiak ezagutu ondoren, astelehenean ondoetorria egingo diete ikastolan, bertako kulturaren hainbat ezaugarri erakutsiz. Hala, gazte holandarrek bertsolaritza, herri-kirolak, euskal dantzak, eta txistua, alboka edo panderoa bertoko instrumentuak ezagutzeko aukera izango dute. Modu berean, taloez gozatu ahal izango dute eta ostean bertoko ikasleakaz bazkalduko dute. Horren ondoren, Leioa eta Getxo udalerrietan ibiliko dira, argazkilaritza-rallya egiteko.
Hurrengo egunetan, itsasoa ikasgaitzat hartuta, ikasleek Ezkerraldea, Busturialdea eta Bilbo bisitatuko dituzte, arrantza, arrauna, industria, biodibertsitatea eta folklorearen berri izateko.