Olé Swing Espainiako estatuko musika herrikoiaren proiekturik orijinalenetarikoa da, azken urteotan, adituek dioetenez. Bere erronka "lurralde" biren arteko lotura topatzea da: musika espainiarra (kopla, klasikoa eta folklorea) eta gerra arteko Gipsy Jazz frantses zirraragarria. Mugak apurtu eta ezinezko munduak irudikatzen dituzte alaitasunez beteta dagoen "Sueño gitano" euren azken lanagaz. Paco Rivas (gitarra), Fernando Bellver (gitarra), Roberto Jabonero (biolina) eta Josemi Garzón (kontrabaxua) musikariek osatzen dute Olé Swing.