Familia osoari zuzendutako ikuskizun honek 2016ko Feten (ikuskizun onenari) eta 2016ko Ercilla (euskal produkzio onenari) sariak jaso ditu. Marie de Jongh taldearen antzezlanak belaunaldien arteko topalekua izan gura du; emozioak eta gogoetak, egiak eta zalantzak... partekatzeko aukera eman gura du. Amour denontzako antzezlana da: helduentzako haur antzerkia eta haurrentzako antzerki "heldua".