EAJk eta EH Bilduk onartutako Udal Lege berriaren arabera, Udalek batzorde informatiboen publikotasuna onartu dezakete, osoko bilkura bidez; Udalen esku geratzen da batzorde informatiboak publiko izan edo ez erabakitzeko ahalmena. EH Bilduk aukera hori aprobetxatzea eskatu du.
"Neurri honek herritarrek batzorde informatiboetan parte hartzea ahalbideratuko du; horrela, lehen eskutik jaso ahal izango dute bertan eztabaidatutakoa. Honekin, Udalaren ateak gehiago irekitzea lortuko dugu", azaldu dute.