Orozko kategoriako hamabi golegile onenen artean dabil, nahiz eta Espainiako Igeriketa Federazioak emandako datuetan hala ez ageri, hainbat akats tarteko. Askartzako neska-mutilen heroiak tanto bi sartu zituen Mataróren aurka, bere lehenengo partidan Ohorezko mailan. Canoeren aurka, Orozkok punteria bikoiztu egin zuen, aurkarien atea lau aldiz igaroz. Sant Andreu klubaren aurka, ordura arteko batez bestekoa egin zuen, zaleei poztasun hirukoitza emanez. Azkenik, Molins de Reiren eta Barcelonaren aurkako partidatan, gol bana sartu zuen Orozkok.
Jokalariak 30 urte ditu eta pasa den abuztuan sinatu zuen Rubí igeriketa-klubagaz, Askartzan 15 urte eman ondoren. Talde ohia "nire bizitzako kluba" legez deskribatu du jokalariak. Askartzatik ate handitik atera baina lehen, Orozkok argi utzi zuen "litekeena dela hau nire azken aukera izatea Ohorezko Mailan lehiatzeko esperientziaz gozatzeko; ezin nuen ihes egiten utzi".