Leioako ustezko erasotzailea non dagoen ez dakite

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 15a, 18:52

Jendetzak salatu zuen Leioan azaroaren 1eko sexu-erasoa.

Europa Press albiste-agentziak zabaldutakoaren arabera, Leioan adinbako neska bati sexu-erasoa egitea leporatutako 18 urteko gizona ez dutela aurkitzen baieztatu du Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak. Foru-arduradunak gaur adierazi duenez, parte hartzen zebilen jendarteratze-programa utzi du ustezko erasotzaileak, eta bizi zen tutoretzapeko-pisua ere bai. Dirudienez, gaztea ez da aurkeztu Getxoko epaitegian; aske usteko baldintzetako bat zen.

Unzuetak nabarmendu duenez, "adinez nagusiak direnek euren borondatez parte hartzen dute Aldundiak sustatutako jendarteratze-egitasmoetan; ez daude foru-erakundearen zaintzapean". Hala, epaitegiari gaur egungo egoeraren berri eman diotela aipatu du. Zentzu horretan, Unzuetaren berbetan, "epaileari dagokio pertsona horren ardura, akusazioei eta bere egoerari dagokionez". Gaineratu duenez, "horrek erabaki zuen aske uztea". Aldundiko bozeramaileak dioenez, "foru-erakundeak ezin du inolako neurririk hartu, epaileek ezartzen dituztenetatik harago".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun