Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ekimenak egingo dituzte Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 21a, 10:20

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, astelehenetik eguaztenera bitartean, hainbat ekimen egingo ditu Leioako campuseko Mugiemndu Feministak. Hala, gaur, mikromatxismoak azaleratzeaz berba egingo dute, 15:00etan, Ikasle Etxean. Bihar, berriz, burrunbada egingo dute, 10:40an, fakultateetatik, Mikel Laboa plazara. Azkenik, etzi, kontzentrazioa egongo da, 11:30ean, Mikel Laboa plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun