Bengoa aurten estreinatu da klub leioaztarraren emakumezkoen talde nagusian, Euskal Ligan; 6 urte betetzear zituenetik jokatu du Leioako Emakumeak taldeko koloreakaz, hainbat kategoriatan: benjamin, kimu, kadete eta lehenengo taldean izan da, gazte maila saltatu egin zuelako. Hemendik aurrera, Espainiako Bigarren Mailan jokatuko du leioaztarrak.
Bengoa ohiko jokalaria izan da azken urteotan Euskadiko selekzioan, 16 urte azpiko kategorian. Gainera, Sarrienako entrenamenduakaz batera, Lezamako kirol-instalazioetan teknifikazio-saioetan jardun du.
Leioako Kirol Elkarteak aitortu du Bengoak alde egiteak "galera nabarmena" dakarrela klubarentzat, atzelariak denboraldiaren hasieran "asko eta ondo" jokatu baitu. Dena den, azpimarratu dute Leioako Emakumeak taldeak "harrotasunez" hartu duela kontua, Bengoarentzat saria delako eta Ane Etxebarria zuzentzen duen "harrobiaren sasoi ona" baieztatu duelako. Bengoa zoriondu dute eta zorte ona opa diote talde leioaztarretik.