Aurkezpenerako hitzordua Sakoneta kiroldegian ipini dute, 20:00etan. Bertan, Leioa SBTko talde denez gainera, hitzartutako eskola-taldeak ere egongo dira: Txomin Aresti, Irlandesas, Betiko eta San Bartolome.
Bestalde, gaur arrastian, beste hitzordu garrantzitsu bat izango du Leioa Saskibaloi Taldeak: elkartearen Batzar Nagusiaren ohiko bilkura. Kasu horretan, lehenengo deialdia 19:45ean ipini dute, Sakonetako 1. solairuan, ikus-entzunezko gelan.