Daborduko multzoak osatzeko zozketak egin dituzte eta, sailkapen-fasean, Sarrienakoek honako arerioak izango dituzte: Szentes talde hungariarra, eta Terrassa zein Rubí klub katalanak. Leioa ez da Euskal Herriko talde bakarra izango lehiaketa horretan: Bidasoak parte hartuko du, emakumezkoen beste multzoan; eta, Donostiak, gizonezkoen D multzoan.