Aipatu moduan, bigarren Aldatu Rock dugu aste-akabu honetakoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten ere, «zoritxarrez», beharrezkotzat jo dute jaialdia antolatzea, «mundu osoan milaka errefuxiatuk pairatzen duten egoera ikusita». Izan ere, Horas Muertas taldekoak gainontzeko musika-taldeakaz elkartu ziren eta jaialdia antolatzeari ekin zioten, Images enpresaren eta DesKonectINN gunearen laguntzagaz. Horrenbestez, elkartasuna adierazteko eta laguntzeko «musika bitarteko bat izan daiteke», euren iritziz. Kontuak hala, kontzertura hurreratzera deitu dute, gura duten herritar guztiak DesKonectINN gunera joan daitezela, gaueko 08:30etik aurrera.