Leioa Blog Lehiaketaren bigarren edizioko sariak, banatuta

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 17:13

© LEIOAKO UDALA

Leioa Blog Lehiaketan, herriko 30 blogger, instagramer eta youtuber baino gehiagok parte hartu dute, Udalak jakinarazi duenez. Parte-hartzaileen argitalpenei esker, Udala, "100.000 pertsona ingururengana heldu" da interneten. Lehiaketaren bidez, "Leioa, eta bertoko merkataritza eta ostalaritza ehundura interneten kokatu dira".

Saritan banatu diren 2.850 euroak lehiaketan parte hartu duten saltokietan gastatu ahalko dituzte, Leioako merkataritza eta ostalaritza sustatze aldera. Sariak honela banatu dira: 600 euroko hiru sari (Blog, Instagram eta Youtube kategorietan), 300 euroko hiru sari (Blog, Instagram eta Youtube kategorietako aipamen bereziak) eta 150 euroko herritarren saria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun