Casadori ebakuntza arrakastatsua egin zioten pasa den ekainaren 6an, Bilboko klinika batean. Geroztik, errehabilitazio zorrotza egin du. Leioako Kirol Elkarteak gogora ekarri duenez, "azken osatze-fasean ohikoa zen bera korrika egiten ikustea Sarrienako instalazioetatik, bakarrik edo lesionatutako beste taldekide batzuekaz".
Casadok sare sozialetan ospatu zuen atzo senda-agiria jaso izana, honako mezuaren bidez: "Bizitza ez da koldarrentzat egina. Onena hasi da. #Senda-agiria #302egungaindituta". Klubak azpimarratu du filialeko kapitainak egin duen "lana eta ahalegina" eta baita elkarte osoarentzat den "adibidea eta harrotasun-arrazoia".