Udal-taldeak adierazi dioenez, "hasieratik argi ikusi" zuen, "frogek hori horrela zela erakusten zutelako, Pinosolo kasuaren baitan korrupzio zantzuak zeudela, eta horregatik ezinbestekoa zela haren baliogabetzea adieraztea. Ikerketa eta eztabaida luzeen ostean, eta 5 urte beranduago, denborak arrazoia eman digu". Halere, "jarrera hori defendatzen bakarrak izan" zirela salatu du: "EAJko udal-taldetik ez da inongo erantzukizun politikorik hartzeko borondaterik agertu. Gainera azpimarragarria da Eneko Arruabarrena eta Jon Loizaga kasua argitzeko batzordeetan deklaratzera joan ez izana".
Koalizioak, gainera, agerian utzi gura izan du "leioaztarrak kiroldegi berririk gabe utzi" geratu izana, "kirol instalazioetan gabezia handiak izanik". Horregatik, "kirol-talde eta erabiltzaileakaz, kiroldegi berriaren eta kirol-instalazioen gaineko diseinua gauzatzeko prozedura" abiatzeko eskatu du, "Leioak merezi kirol-instalazioak ahalik eta arinen izan ditzan".