Hainbat preso ohik "Kalera, kalera" mobilizazio astea deitu dute, hurrengo asterako, Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikasleek, bada, ikasle presoak klasera ekartzeko hainbat jardunaldi antolatu dute, abenduaren 13tik 16ra bitartean. Ibaetan, Ikasle Abertzaleak eragileak deituta, solasaldiak, hitzaldiak eta bazkaria egingo dituzte. Besteak beste, "Gazteak Kalean" dinamikako kideek hitz egingo dute, baita preso ohi batek eta Gasteizko campusean presoen aldeko taldean ibilitako ikasle batek ere.
Leioako egitaraua PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatu du. Laster zabalduko dute.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu HIRUKAra.