Leioako EH Bilduk aurkeztutako emendakin partzialak onartzeari esker, auzoek Auzoak Eraiki izeneko 600.000 euroko diru-partida berezi bat edukiko dute. Horrez gainera, lehendabiziko aldiz, gazte-plana garatu ahal izateko diru kopuru bat jarriko dute. Azkenik, "emendakin partzialak onartu eta gero, auzoetako kulturarako, komertzio lokalaren sustapenerako eta enplegurako partidek diru gehiago izango dute".