Vicrila egoera larrian

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, bihar, Bizkaiko Zubian

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 26a, 21:45

Azaroaren 26an Bilbon egin zuten manifestazioa. © UGT EUSKADI

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, martitzen honetan, abenduak 27, kontzentrazioa egingo dute Bizkaiko Zubian, Areetan, 11:00etatik aurrera; eta horren ostean, ibilaldia egingo dute lantegiraino.

Bilboko Zubia 1893an inauguratu zuten eta, gaur egun, Gizateriaren Ondarea da; Vicrila, berriz, 1890ean zabaldu zuten, eta "gure industriaren ondarea" dela aldarrikatu gura dute Lamiakoko beirategiko langileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun