Goizaldeko 01:30ean bizilagun batek Udaltzaingora deitu du, sute baten berri emanez. Udaltzainak berehala bertaratu dira; Iparragirre kaleko 34. zenbakiko zazpigarren pisuan sua ikustean, hurbileko bizilagunak etxetik atera dituzte. Suhiltzaileak arin heldu dira eta segidan itzali dute sua; baina, hala ere, kalte materialak garrantzitsuak izan dira; etxea guztiz kiskalduta geratu da. Aldiz, etxe horretako emakumearen jarrera egokiak kalte pertsonalak ekidin ditu. Osasun-zerbitzuek anbulantzian bertan artatu dute emakumea; hala, ez du ospitalera joan beharrik izan.