"Denok gara sortzaile, denok dugu sortzeko ahalmena, eta horren erakusgarri sormen tailer berezi bat izango da ostiralean. Gure herrietan ditugun baliabide natural ezberdinekin sorkuntza ezberdinak egiteko aukera aprobetxatuko dugu", azaldu dute antolatzaileek.
Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan Jai programaren helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan; horretarako, barikuro jarduera bereziak egiten dituzte, euskarazko harreman-sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.