Bake-kultura sustatzeko ipuin-kontaketak hasi dituzte, Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 26a, 11:25

Aurreko ipuin-kontalariei batuko zaizkie partaide berriek. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak eta Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak (GEUZ) abenduan hasi zituzten Hitzaren Zuhaitza izeneko egitasmoko saioak. Hala, bariku honetan, urtarrilak 27, beste emanaldi bi eskainiko dituzte, Altzaga ikastolan. Josu Esnaolak eta Koro Gonzalezek kontatuko dizkiete ipuinak bertoko eskola-umeei, 10:15ean eta 11:30ean.

Hirugarren urtez, Hitzaren Zuhaitza izeneko egitasmoagaz jarraitzea erabaki dute Leioako Udalak eta Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak (GEUZ). Horregaz, herritar boluntarioen sarea sortu dute, ipuinen bidez, umeei bake-kulturaren baloreak transmititzeko eta umeakaz batera lantzeko; berbarako, indarkeriarik eza, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpen baketsua, eta abar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun