Euskadiko Igeriketa Federazioak zabaldu duenez, "emakumeen euskal selekzioaren lehen agerpenetik 15 urtera, Euskal Herria eszenara itzuli da. Gainera, emakumezko waterpolorako garai bikainean egingo du, osasun desiragarrian eta etengabeko hazkundean".
Datorren martxoaren 18an Euskal Herriko emakumeek topatuko duten arerioa, Portugal, daborduko pentsatzen dabil 2018ko Europako txapelketan, Bartzelonan egingo dena. "Gure waterpoloa beste nazio baten kontra kalibratzeko aukera perfektua", euskal teknikoen iritziz.
Azken zehaztasun logistikoak lotzeke, Euskal Herriak Portugalen kontra jokatu baino lehen Fluvial taldeagaz izango du lagunarteko partida. Fluvialek Txapeldunen Ligaren aurretiko fasea jokatu berri du.
Talde lehiakorra eratzea bilatu dute Leioa Waterpoloko Jon López eta Waterpolo 9802ko Imanol Maiza teknikoek. Hala, talde gaztea aukeratu dute, hainbat jokalari beteranok sendotuta.
Leioa da lau herrialdetako selekzioari jokalari gehien emango diona: sei jokalari. Waterpolo 9802 nafarrak lau ipiniko ditu. Bestalde, Espainiako Estatuko beste klub batzuetan lehiatzen diren hiru jokalari gehiago daude: Maialen Ona (Cuatro Caminos), Naia Durán (Mediterrani) eta Patricia Hoyos (Sant Andreu).
Euskadiko selekzioaren deialdia
Leioa
- Vanesa Freire
- Leire Sarasola
- Ane Jaime (atezaina)
- Marta Jaime
- Ane García
- Uxue Hernández
WP 9802
- Olatz Osinaga
- Sara Pérez
- Rakel Elizalde
- Ariane Prados
Cuatro Caminos
- Maialen Ona
Mediterrani
- Naia Durán
Sant Andreu
- Patricia Hoyos (atezaina)