Kultur Maratilaren gainontzeko ekitaldiak Kultur Leioako entzungelan izango dira; sarrerak 3 eta 10 euro artean egongo dira. Hala ere, ziklo osoz gozatu gura duenak 30 eurotako bonua erosteko aukera izango du, Kultur Leioako txarteldegian.
Aurtengo aurrekontua 30.000 eurokoa izan da.
Egitaraua
Otsailak 01, eguaztena
20:00 "Amorante" kontzertua eta Udane Juaristiren erakusketaren aurkezpena, erakusketa-gelan. Gonbidapenagaz.
Otsailak 02, eguena
20:30 "Atte hil aurretik" (Beheko Larraine) antzezlana, entzungelan. Sarrera: 3-6 euro.
Otsailak 03, barikua
20:30 "Hariak" (Ertza Dantza) dantza-ikuskizuna, entzungelan. Sarrera: 5-10 euro.
Otsailak 04, zapatua
20:30 "Fakiu" (ATX Teatroa) antzezlana, entzungelan. Sarrera: 3-6 euro.
22:00 "Shane Mcgowanen gibela" (Unai Elorriaga eta Gibelurdinek musika-ikuskizuna, entzungelan. Sarrera: 4-8 euro.
Otsailak 05, domeka
19:00 Ruper Ordorikaren kontzertua, entzungelan. Sarrera: 6-12 euro.