Eduardo Ruiz de Erenchun defentsako abokatuaren berbetan, Gazteluetako irakasle ohiaren deklarazioa "oso laburra" izan zen eta leporatzen zaizkion ekintzak ukatu zituen. Gainera, prozesatze-autoagaz ez dagoela batere konforme esan ei zuen. Bestalde, ikaslearen abokatuak azaldu zuenez, auzipetuak deklaratzeari uko egin zion, eta, beraz, ez zen ezelako galdeketarik izan.