"Posible baldin bada, Cambiumegaz ere" batzartuko direla gaineratu du LABek. Hala ere, argi utzi gura izan du "ezinezkoa" egin zitzaiola inbertsio-funts horrek egindako azken eskaintza onartzea, "56 eta 106 langile finko artean kaleratu gura zituelako, eta 50 behin-behineko behargin ere bai". Gaur egun, 356 lagunek osatzen dute Lamiakoko Vicrila beirategiko lantaldea.