Jendartea  Leioa 2017-03-05 18:00

Bazkaria eta dantzaldia egingo ditu Andrak elkarteak

Urtero legez, hainbat ekintza antolatu dituzte Leioako Udalak eta Andrak elkarteak, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatzeko. Data hori akorduan izateko, egun horretan elkarretaratzea egingo dute, Boulevarden; hitzordua 13:00etan ipini dute. Udal-arduradunek, emakumezkoen elkarteko kideek eta gura duten herritar denek parte hartu ohi dute kontzentrazioan.

Bazkaria eta dantzaldia egingo ditu Andrak elkarteak
Ohi den legez, kontzentrazioa egingo dute, Boulevarden. © LEIOAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Bestalde, bazkaria egingo dute Andrak taldeko bazkideek, aipatutako eguna "ospatzeko"; eguazten horretan, autobusean joango dira Loiuko Landatxueta jatetxera, 14:00etan irtengo dira Leioatik. Gainera, bazkaldu ostean, dantzaldia edukiko dute mahaiaren inguruan batutakoek. Bazkarian izena eman daiteke Sabino Arana kaleko 78. zenbakian elkarteak daukan egoitzan; txartelak 30 euroan salgai daude. Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauari akabua emateko, "La resistencia" izenburuko antzezlana eskainiko du Kafe Huts taldeak, martxoaren 9an, eguaztenean. Emanaldia arrastiko 07:00etan izango da, Kultur Leioako entzungelan; sarrera, doan.

2017/03/08 - 2017/03/09

Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa